Eman daiteke izena emakumeak ahalduntzeko Azpeitiko eta Azkoitiko ikastaroetan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 11

Urritik abendura bitartean egingo dituzte emakumeei zuzendutako ikastaroak Azpeitian zein Azkoitian. Azpeitiko Jabetze Eskolen barruan bost ikastaro antolatu dituzte: Azkoitian, berriz, emakumeak ahalduntzeko lau tailer prestatu dituzte; horietatik bi berriak dira.

Azpeitian egindako autodefentsa feminista saio bateko irudia. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek emakumeak ahalduntzeko zenbait ikastaro antolatu dituzte urritik abendura bitarterako. Azpeitian, Emakumeen Mahaiak eta Udalak antolatutako Jabetze Eskolen barruan eskainiko dituzte ikastaroak. Datorren udazkenerako bost ikastaro antolatu dituzte, eta honako hauek dira:
  • Jendaurrean hitz egitea: komunikazioa eta generoa.
  • Munduko dantzak: sabel dantza.
  • Zoru pelbikoa indartzen.
  • Autodefentsa feminista.
  • Emakumea pilotari.
Atzotik zabalik dago Azpeitiko Jabetze Eskoletarako izen-ematea, eta hilaren 21era arte egongo da zabalik. Izen-ematea Azpeitiko udaletxeko Parekidetasun Sailean edo Emakumeen Txokoan egin daiteke. Ikastaroen inguruko informazio zehatza, hemen. Azkoitian, aldiz, lau ikastaro eskainiko dituzte orotara, eta izen-ematea zabalik dago jasa.
  • Mindfulnesk.
  • Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa.
  • Batukada feminista.
  • Emakumeentzat autodefentsa.
Interesa duten herritarrek hilaren 29ra arte eman dezakete izena Azkoitiko udaletxeko harrera bulegora joanda edo berdintasuna@azkoitia.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta plazak mugatuta daude. Saioen inguruko informazio zehatza, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide