Lastur-Deba mendi irteera egingo du Azpeitiko jubilatuen elkarteak hilaren 22an

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 11

Dagoeneko zabalik dago txangoan parte hartzeko izen-ematea, eta irailaren 19a izango da horretarako azken eguna.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak Lastur-Deba mendi irteera egingo du irailaren 22an, zapatua. Txangora animatzen diren lagunak San Martin egoitza aurretik irtengo dira autobusez Lasturrera, 08:30ean. Ibilaldia amaitu ostean, parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute Debako jubilatuen elkartean. Irteetan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez, 10 euro ordainduta. Izen-ematea Baigeraren bulegoan egin beharko da hilaren 19a baino lehen, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide