Harold Good apaiz protestanteak hitzaldia eskainiko du ostegunean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 11

90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan.

Harold Good. Harold Good (1937, Derry, Irlanda) Ipar Irlandako apaiz protestanteak hitzaldia emango du ostegunean Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Goodek 90eko hamarkadan parte hartu zuen Irlandako Armada Errepublikanoaren (IRA) desarmatze prozesuan, besteak beste, IRAren armen konfiskatzea egiaztatuz. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du Goodek. ETAren armagabetze prozesuan Bakearen artisauekin aritu zen lanean. Bake Prozesuak Indartzeko Foro Sozialak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute osteguneko hitzaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak moderatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide