Asier Cuevas 100 kilometroko munduko lasterketan. (Argazkia: @pgabilon)
Asier Cuevas atletak ezin izan du munduko txapelketako 100 kilometroko lasterketa bukatu. 4 ordu eta 15 minutuan utzi du proba (Yamahochi Udeak irabazi du proba, 06:28:05 denbora eginda). Proba Kroazian jokatu da gaur, larunbata. Azkeneko proba zuela eta horrela bukatzea pena izan dela adierazi du Cuevasek bere Facebookeko kontuan. Hala esan du: "Ezin du izan. Dena ematen saiatu naizen arren, hankek ez didate erantzun. Hankek ezetz esaten zuten. Uzteko modurik tristeena da, baina hau izan da azkena. Jendeak emandako animo guztiekin gelditzen naiz, eta haiei eskerrik asko".