Jon Alberdi pilotaria. (Ilunpe pilota elkartea)
Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak etxean jokatuko du profesionaletako lehen partida. Ilunpe pilota elkarteak aurreratu berri duenez, irailaren 28an izango da, ostiralez, Azpeitian. Jon Ander Albisu lagun duela, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuko du azpeitiar aurrelari gazteak.
Abuztuan jakin zen
Alberdik udazkenean egingo zuela debuta Asegarce enpresarekin; orduan, datarik zehaztu gabe, baina debuteko partida urrian izango zela zabaldu zen. Azkenean, ordea, "Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak Alberdiren debuta Azpeitian izatea posible egin dute, jaialdia goi mailako beste bi partidarekin osatuz", azaldu dute Ilunpekoek.
Sarrerak salgai
22:00etan hasiko da hilaren 28ko jaialdia Izarraitz frontoian. Alberdiren debutekoarekin batera, goi mailako beste bi partida jokatuko dira, biak ere Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusirako sailkatze neurketakk: alde batetik, IƱaki Artolak eta Axier Arteagak neurtuko dituzte indarrak; eta bestetik, Victor Estebanek eta Unai Lasok.
Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude, 25 eurotan,
Interneteko atari honetan. Hilaren 28an, partidak jokatuko diren egunean, 18:00etatik aurrera zabalik izango da Izarraitz pilotalekuko txarteldegia, sarrera bertan erosi nahi dutenentzat.