Azpeitiko Udal Liburutegiak ohiko ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 31

Astegunetan goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan Dorretxeko liburutegia, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan, aldiz, goizez bakarrik izango da zabalik.

Azpeitiko Udal Liburutegia. (Maialen Etxaniz) Udako oporren ostean, Azpeitiko Udal Liburutegiak ohiko ordutegia izango du astelehenetik, hilak 3, aurrera. Aurrerantzean, astegunetan goizez eta arratsaldez irekiko dituzte Enparan Dorretxeko liburutegiko ateak. Goizetan 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik liburutegia. Arratsaldeetan, berriz, 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko dute, 09:30etik 13:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide