Ardo dastaketarekin amaitu dituzte Goikokaleko festak

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 28a

Ostiralean hasi ziren Azpeitiko Goikokaleko San Agustin festak, eta gaur amaitu dira, San Agustin kulturgunean egin duten ardo dastaketarekin. 13:00etan hasi da dastaketa, eta bertaratu direnek bost ardo dastatzeko aukera izan dute, zazpi euroren trukean: Sanzo klasikoa (verdejo), Lacrimus zuria (trempranillo), Maria Sanzo (albariño), Lacrimus 5 (rioja) eta Tras la Yesca (toro). Horrez gain, urdaiazpiko pixka bat dastatzeko aukera izan dute, edanari laguntzeko. Dastaketaren ondoren, bazkaria egin dute, kulturgunean bertan. Guztira, 25 bat lagun elkartu dira Goikokaleko festei amaiera emateko ekitaldietan. Hona hemen gaurko dastaketan hartutako irudiak: Lotura honetan ikus daitezke asteburuan Goikokalen hartutako irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide