Errepidea asfaltatzeko lanak tarteko, ibilgailuentzat itxita da Azpeitiko Julian Elorza hiribideko errepidea

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 28a

Juan XXXIII kaleko hainbat gune ibilgailuentzat itxita daude gaur goizaz geroztik. Azpeitiko Udal Liburutegiaren ondoko biribilgunetik Burdinbidearen Euskal Museora arteko kalea eta Julian Elorza hiribideko eta Juan XXXIII kaleko hainbat gune ibilgailuentzat itxita daude gaur goizaz geroztik; izan ere, errepidea asfaltatzen ari dira gune horietan, eta ostegunera arte ezingo dute ibilgailuek bertatik igaro. Asfaltatze lanak bukatzean errepidea margotuko dute. Udalak azaldu duenez, lan horiek ostiralean egitea aurreikusten dute, eta trafikoa egokituko badute ere, errepidea ez da itxita izango. Asfaltatze lanak direla eta, bertan behera utzi dituzte Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, eta abuztuaren 31ra bitartean autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide