Del Cid eta Odriozola azpeitiarrek irabazi dute Autolgo rallysprinta

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 28a

Datorren asteburuan Cerveran (Lleida, Katalunia) jokatuko duten Lur Gaineko Rallyen Espainiako Txapelketaren proba prestatzeko baliatu dute Errioxako lasterketa. Joxe Labaka ere aritu zen Autolen, baina ezin izan zuen bukatu. Joxemi Zendoia kopilotua, berriz, zazpigarren sailkatu zen, Iñaki Tijerarekin.

Del Cid eta Odriozola, Autolgo proban. (Gorka del Cid) Jorge del Cid gidaria eta Nerea Odriozola kopilotua izan ziren azkarrenak joan den zapatuan Autolen (Errioxa, Espainia) jokatutako lur gaineko rallysprintean. Azpeitiarrek, Mitsubishi Evo X R4 autoarekin, minututik gorako aldea atera zieten bigarren sailkatu ziren Iñaki Texeirari eta Carmelo Molineri (Subaru Polaris XP), lasterketaren hiru zatien denborak batu ondoren; Carlos Aldekoa eta Jonathan Pelaez (Citroen DS3 Proto) izan ziren hirugarrenak. Beste bi azpeitiar ere lehiatu ziren zapatuan Autolen. Joxe Labaka gidariak ezin izan zuen lasterketa bukatu; Joxemi Zendoia kopilotua, berriz, zazpigarren sailkatu zen, Iñaki Tijerarekin. Espainiako Txapelketarako prestatzen Datorren asteburuan Cerveran (Lleida, Katalunia) jokatuko duten Lur Gaineko Rallyen Espainiako Txapelketaren proba prestatzeko baliatu dute Del Cidek eta Odriozolak Errioxako lasterketa. Zortzi lasterketak osatuko dute aurtengo Espainiako Txapelketa, eta Cerverakoa izango da bosgarrena. 2016an bigarren sailkatu ziren azpeitiarrak Espainiako Txapelketan, eta iaz hirugarren. Aurtengoan, lehen erdia jokatuta, bederatzigarren postuan daude Del Cid eta Odriozola

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide