Aldaketak izango dira Azpeitiko autobus geltokietan bihartik ostegunera arte

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Bertan behera utziko dituzte Julian Elorza Hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, obrak tarteko.

Julian Elorza hiribideko autobus geltokia. Konponketa-lanak direla eta, bertan behera utziko dituzte Julian Elorza Hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, abuztuaren 28tik abuztuaren 30era –biak barne–. Geltoki horien ordez, autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak, museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren parean, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide