Julen Egiguren azpeitiarrak Antiguako 70. Pilota Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 27a

Atzoko finaleko irudi bat. (Antiguako Pilota Txapelketa) Antiguako Pilota Txapelketaren 70. edizioko finalak jokatu zituzten atzo Donostiako Antigua auzoko pilotalekuan, eta promesa mailako finala Julen Egiguren azpeitiarrak eta Antton Apezetxea goizuetarrak irabazi zuten, Mata eta Ibarloza 22 eta 12 mendean hartuta. Gainera, Azpeitiko Ilunpe elkarteko Egigurenek jaso zuen txapelketako etorkizun gehien duen gizpuzkoar pilotariari ematen dioten Iñigo Salbidea saria. Txapelketa uztailaren 10ean hasi zen, eta zortzi bikote aritu dira lehian promesa mailan. Egigurenez gain, Julen Alberdi azpeitiarrak ere parte hartu du txapelketan. Hona hemen irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide