Xabier Iturralde azpeitiarrak errekortari onenaren saria jaso du Chivan

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 26a

Joan zen ostiralean egin zuten erakustaldia Valentziako herrian. Castellongo eta Gipuzkoako errekortarien eskoletako kideek eskaini zuten saioa. Iturraldek egindako lana nabarmendu zuten antolatzaileek, eta oroigarria jaso zuen. "Gustura" itzuli da azpeitiarra herrira.

Beheko ilaran eskuinetik aurrena da Iturralde. Xabier Iturraldek (Azpeitia, 2000) errekortari onenaren saria jaso zuen joan zen ostiralean Chivan (Valentzia) egindako erakustaldian. Castellongo eta Gipuzkoako errekortarien eskoletako talde banak eskaini zuten saioa; 23 urtez azpikoak ziren errekortari guztiak. Fernando Machancosesen zezenekin egin zituzten errekorteak, eta Iturralde "gustura" itzuli da egindako lanarekin. "Normalean Euskal Herriko txapelketetan aritzen gara gu, eta oraingoan aukera izan dugu kanpoko jendea ezagutzeko eta ganadu desberdina ikusteko", azaldu du Iturraldek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide