Datozen egunetan izango da erabilgarri Azpeitiko belar artifizialdun futbol zelai berritua

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 14a

Futbol zelaia berritzeko lanak egiten ari dira. (Julene Frantzesena) Udal kiroldegiaren ondoko futbol zelai artifizialeko belarra aldatzeko lanak aurrera doaz, eta datozen egunetan izango da zelai berritua prest. Joan zen ekainean hasi zituzten lanak, eta uztailaren 20rako prest izango da gunea, futbol taldeek egunotan hasiko direlako denboraldi berria prestatzen. Belarra aldatzen ari dira, gastatuta zegoelako lehen zegoena. Gainera, beste hainbat arazo ere bazituen zelaiak, hala nola putzuak-eta sortzen baitziren bertan. Horregatik, belarraren azpiko zorua egokituko dute putzuak-eta sahiesteko. Konponketa lanek 350.000 euroko aurrekontua dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide