Zuhaitz bat erori da Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 10a

Asteazken gaueko ekaitzak izan du eraginik Azpeitian. Atzo goizean, zuhaitz bat erorita aurkitu zuen herritar batek. Garmendi auzoko baratze batekoa da zuhaitza, eta ondoko belardi batera erori da. 40 urte inguruko intxaurrondoa da haizeak bota duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide