Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hileko hirugarren asteazkenean egin ohi dute feria, baina abuztuaren 15a jaieguna denez, astebete atzeratu dute data.
Hilero bezala, abuztuan ere egingo dute ganadu feria. Berez, hileko hirugarren asteazkenean egin ohi dute, eta hil honetan, abuztuaren 15a litzateke egun hori. Dena den, jaieguna da abuztuaren 15a, eta, horregatik, astebete atzeratuko dute feria. Hain zuzen ere, abuztuaren 22an egingo dute, herriko plazan.