'Go!azen' telesailaren grabaketa dela eta, errepidea itxiko dute bihar Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 9a

08:00etatik 15:00etara bitartean, autoek ezingo dute Loiolabidetik Ikasberriko biribilgunera joan. Bide hori itxita dagoen bitartean, suhiltzaileen ondoko errepidetik bideratuko dituzte autoak.

Loiolabideko biribilgunea. Go!azen telesaila grabatzen ari dira egunotan Azpeitiko Esklabetan, eta hori dela eta, inguru horretako errepidean eragozpenak izango dira bihar, ostirala. Hain zuzen ere, GI-631 errepidea itxi egingo dute bihar, Loiolabidetik Ikasberriko biribilgunera doan zatian, 08:00etatik 15:00etara. Bide hori itxita dagoen bitartean, suhiltzaileen ondoko errepidetik bideratuko dituzte autoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide