Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bero egiten ari du azken egunotan. Atzo, esaterako, 35 graduko tenperaturara ere iritsi ziren markagailuak, eta bakoitzak ahal bezala egin zion aurre beroari. Hondartzara nahiz igerilekura joango ziren asko eta asko, baina bestelako planik ere egin zuten zenbaitek: Azpeitiko Izarraizko Atea parkeko ur txorroetan freskatu ziren hainbat herritar. Bainujantziak soinean, puxikekin nahiz ur pistolekin jolasean aritu ziren hainbat gaztetxo, zipriztinez zipriztin, gozatu ederra hartuz. Honelako itxura zuten ur txorroek atzo arratsaldean: