Azpeitiko Alde Zaharreko ondarea ezagutzeko bisitak egingo dituzte abuztuan

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 4a

Azpeitiko ondarea ezagutzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek abuztuan. Plaza Txikiko turismo bulegoa irekita egongo da asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara, eta igandeetan, berriz, goizez bakarrik izango da zabalik (abuztuaren 11-12ko asteburuan itxita izango da). Turismo bulegoak, herriko zein inguruotako ondarearen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, parrokia eta Madalenako etxea ikusteko aukera ere eskainiko die norbanakoei zein taldeei. Horretarako, ordea, interesatuek aurrez eskaera egin beharko dute 688 87 48 61 telefono zenbakira deituta edo turismobulegoa@azpeitia.eus helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide