Sustoa, Azpeitiko Patxo erretegian

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 4a

Azpeitiko Patxo erretegian izualdia pasatu zuten atzo, ostirala. 22:15 aldera, tximiniatik ke pila bat ateratzen hasi zen, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, olioa gehiegi berotu zelako sortu zen kea, baina ez zen surik sortu. Suhiltzaileek berehala kontrolatu zuten egoera, eta ez zen kalterik izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide