Martxan da Azpeitiko Orkatz kultur elkartearen Klik! argazki lehiaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Urtero moduan, Klik! argazki lehiaketa antolatu du Azpeitiko  Orkatz kultur elkarteak, eta martxan da jada. Euskal presoak da argazki lehiaketaren gaia, eta parte-hartzaileek opor garaian presoen aldeko banderola agertzen den irudiak atera beharko dituzte bertan parte hartzeko. Irailaren 30era bitartean egongo da zabalik argazkiak orkatzke@gmail.com helbidera bidaltzeko epea. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa jarriko dute Orkatz tabernan, eta herritarrek emandako bozen bidez erabakiko da argazki irabazlea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide