Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko autobus geltokiak martxan izango dira astelehenetik aurrera.
Astelehenetik aurrera autobusek ohiko geralekuetan egingo dituzte geldialdiak Azpeitian. Horrenbestez, Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak martxan izango dira hilaren 6tik aurrera. Saninazioak izan direla eta, abuztuaren 5era bitartean –egun hori barne– autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak.