Auto batek su hartu du Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 31

Auto batek su hartu du gaur gauean, 22:00 aldera, Azpeitian. Zelai Luzen aparkatuta zegoen autoa, eta bere kabuz hartu du su, oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute sua. Dena den, su hartu duen autoaren atzeko ibilgailuaren muturra erre da. Ke izugarria sortu da inguruetan, eta ikusmin handia sortu du suak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide