Azpeitiko Udalak autobusak antolatu ditu atzo hil zen gazte nuarbetarraren hiletara joateko

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 30a

Azpeitiko Udalak autobusak antolatu ditu atzo hil zen Nuarbeko gaztearen hiletara joateko. Bihar, 19:00etan izango da hileta, Nuarben, eta 18:00etan aterako dira autobusak Azpeitiko anbulatorio aurretik. Itzultzeko ere izango dira autobusak. Gazte nuarbetarraren lagunei eta senideei bere elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkie udalak momentu latz hauetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide