Irudietan: Nafarroako banderari omenaldia egin diote Azpeitian

Nerea Uranga 2018ko uztailaren 28a

Nafarroako banderari omenaldia egingo diote Azpeitian gaur, larunbata, Nabarralde Fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldekoek. Azken urteetan, Santio Egunez egin izan dute omenaldi hori Azpeitian, 1512ko uztailaren 25ean sartu baitzen Albako Dukea Sakanan, Nafarroa osoaren konkistarekin jarraitzeko. Gertakari hura oroitzeko eta konkistak segitzen duela salatzeko antolatu dute aurten ere ekitaldia; aurten, ordea, Azpeitiko saninazioen barruan Baserritarren Eguna ospatzen deneko egunean. Gaur goizean Azpeitiko Erdikaletik gora martxa hasi aurretik zapiak eta banderak banatu dituzte Soreasuko Dinamoan. Segidan, Perez Arregi plazatxotik Erdikalean gora martxan joan dira herriko plazaraino. Plazan Nafarroako ereserkiak lagunduta hasi dute ekitaldia. Ondoren, txalaparta, irrintziak, bertsoak, jotak, kantak eta dantzak izan dituzte Nafarroako banderari gorazarre eginez eta askatasuna aldarrikatuz. Gero, Sanagustin kulturgunean egingo dute otordua. Bazkalostean, 17:30ean, Kantuz alpargata dantza egingo dute, plazan. Napar Zuzterrakeko kideek saiora gonbidatu dituzte herritar guztiak, eta horiei plaza girotzeko deia egin diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide