Datorren astean ez da azokarik izango Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 27a

Asteartea San Inazio bezpera delako eta aldatzeko egun egokirik ez delako –jaiak dira– hartu dute azoka bertan behera uzteko erabakia. Datorren azoka abuztuaren 7an, asteartez, izango da.

Datorren astean ez da azokarik izango herrian. Asteartea San Inazio eguna eta jaieguna denez, ez da ogiko azokarik izango plazan. Halakoetan astelehenera aurreratu izan dute azoka, baina datorren asteartea San Inazio bezpera da, eta bertan behera uztea erabaki dute. Hurrengo azoka abuztuaren 7an izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide