Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen atzo, uztailak 26, Mendaroko Goiñati frontoian. 54 ontzako launa, 60 ontzako launa eta 72 ontzako bina enbor ebaki behar izan zituzten finalean parte hartu zuten sei aizkolariek. Lan hori egiten onena eta azkarrena Ugaitz Mugertza (33:13) izan zen eta hark jantzi zuen Gipuzkoako txapela. Urolako bi aizkolarik parte hartu zuten: Mikel Larrañaga azpeitiarrak (34:62) hirugarren egin zuen, eta Julen Alberdi Txikia (35:48) azkoitiarrak bosgarren.
Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketafo finaleko sailkapena:1- Ugaitz Mugertza: 33:13 2- Iñaki Azurmendi: 34:10 3- Mikel Larrañaga: 34:62 4- Joseba Otaegi: 35:39 5- Julen Alberdi Txikia: 35:48 6- Xabier Zaldua: 39:2
(Argazkiak: Ibon Errazu Uria)