Gaztetxoenek gozatu ederra hartu dute Azpeitiko umeen barraka egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko uzt. 26a, 18:58

Umeen barraka eguna da gaur, eta gaztetxoenek gozatu ederra hartu dute. Normalean, bi euro ordaindu behar dira barraketako sarrerak, baina gaur euro baten trukean erosi ahal izan dira. Hori dela eta, haur ugari bildu da gaur Betharrameko jolastokian. Jauzika, Txiki Parkean, dragoian nahiz puzgarrietan jolasean ibili dira hainbat ume, irribarretsu eta alai. Hona hemen bertan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide