San Inazio festetako pilota jaialdirako sarrerak erreserbatzeko telefono zenbakia aldatu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 24a

Sarrerak erreserbatu nahi dituztenek telefono zenbaki berri honetara deitu beharko du: 644-45 73 92. Erreserbak 18:00etatik 20:00etara bitartean egin daitezke.

Atzo ekin zion Ilunpe pilota elkarteak uztailaren 31n, San Inazio egunez, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren profesionalen esku-pilota partiduetako telefono bidezko erreserbak egiteari. Arazo teknikoak medio, ezin izan zituzten deiak jaso, eta ondorioz gaurtik ostiralera bitartean –uztailaren 24tik 27ra– sarrerak erreserbatu nahi dituztenek telefono zenbaki berri honetara deitu beharko du: 644-45 73 92. Erreserbak 18:00etatik 20:00etara bitartean egin daitezke. Internet bidez ere eros daitezke sarrerak, helbide honetan: https://entradium.com/entradas/san-inaziotako-e... Goi-mailako pilota jaialdia izango da hilaren 31koa. Lehen partidan, Jon Alberdi azpeitiarrak eta Erostarbek, Peio Etxeberria eta Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida nagusian, berriz, Altuna III.a eta Albisu, Olaizola II.a eta Zabaletaren aurka izango dira. Ilunpek barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide