Asteazkenean irekiko du Marea Arroxak saninazioetako herri bazkarirako txartelak erosteko epea

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 23a

Marea Arroxak asteazkenean eta ostegunean jarriko du txartelak saltzeko mahaia plazan, 17:00etatik 20:00etara. Bazkarirako txartelak saltzeko hitzordua ez ezik, hilaren 30eko herri bazkarian laguntzeko prest dauden boluntarioen batzarra izango da asteazkenean.

Iazko herri bazkariko irudia. (Maialen Etxaniz) Marea Arroxa asteazkenean, uztailaren 25ean, hasiko da hilaren 30eko herri bazkarirako txartelak saltzen. Festa herrikoien aldeko batzordeak plazako arkupetan jarriko du mahaia bi egunez, asteazkenean eta ostegunean, 17:00etatik 20:00etara. Bazkarirako txartela 8 euro ordaindu beharko da. Festa herrikoien aldeko batzordeak jaietako kamisetetarako epe luzerako diseinua kaleratu zuen iaz, berrerabilpena sustatu asmoz. Hori dela eta, bazkarirako txartelez gain kamiseta arroxa nahi dutenek, 12 euro ordaindu beharko dute. Kamiseta soilik nahi dutenek, aldiz, 8 euro.

Boluntarioen batzarra

Marea Arroxaren hitzetan, herri bazkariaren atzean "lan handia" dago: "Sagardo botilak ireki, mahaiak jarri, bazkaria banatu, edaria banatu, zaborra sailkatu, mahaiak eta aulkuak kendu..." Eta hori guztia egiteko "jende askoren lagutza" behar dela dio festa batzordeak. Horregatik, azpimarratu du "gutxi batzuren eskuekin" ez dela "posible" horrelako bazkari bat antolatzea. Hori dela eta, herritarrei dei egin diete hilaren 30eko bazkarian boluntario lanetan aritu daitezen. Boluntarioen batzarra asteazkenean izango da, 18:30ean, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide