Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan izango da, plazan, eta herritarrei agerraldian parte hartzeko dei egin die Azpeitiko Sare Herritarrak, "argazki erraldoia" ateratzeko.
Azpeitiko Sare Herritarrak agerraldia egingo du bihar, asteartea, Orain Presoak dinamika berria aurkezteko. 19:00etan izango da, plazan, eta bertara agertzeko dei egin diete nahi duten herritar guztiei. Izan ere, agerraldi jendetsua egin nahi dute, "argazki erraldoia" aterako dutelako Azpeitian Orain Presoak ekimena aurkezteko eta babesteko.