Ezpelur konpartsa eta Errotxapea nagusi Azpeitiko Umeen Eguneko erraldoien txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 22a

Azpeitian festa giroan jarraitzen dute, eta gototik ari dira ospatzen Umeen Eguna. Ekitaldiz jositako eguna dute aurretik, eta goizean, ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako erraldoiek hartu dute protagonismo osoa. Aurten, hamazazpi herritako erraldoiek hartu dute parte Azpeitiko kaleetan egin duten kalejiran eta ondoren plazan hasi den lehiaketan, eta Nafarroara joan dira hango bi sari nagusiakk; izan ere, banakako saria, 300 eurokoa, Barañaingo Ezpelur konpartsak irabazi du, eta taldekoan, berriz, Errotxapeako erraldoiak nagusitu dira. Iruñeko taldeak 600 euroko saria eraman du. [flickr_set id="72157693527846370"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide