Gaur zabaldu dituzte Azpeitiko Betharram eraikinaren jolastokian festetarako jarri ohi dituzten barrakak, eta bertan izango dira saninazioak igaro artean. Udalak jakinarazi duenez, umeen barraka eguna ostegunean, uztailaren 26an, izango da. Egun horretan, 16:30etik aurrera prezio murriztuak jarriko dituzte, eta euro baten trukean erosi ahal izango dira barraketarako fitxak.