Beni Odriozola izango da Xoxoteko aterpezain berria

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 19a

Hainbat hautagai aurkeztu zen lehiaketara, eta batzordeak Beni Odriozola hautatu du. Irailaren 1ean hasiko da lanean aterpezain berria.

Xoxoteko aterpearen lehiaketa jarri zuen martxan joan zen apirilean Lagun Onak mendi bazkunak; izan ere, gaur egungo aterpezainak erretiroa hartuko du eta orain arteko jarduna utzi. Hainbat hautagai aurkeztu zen lehiaketara, eta batzordeak Beni Odriozola hautatu du. Aterpezain berria irailaren 1ean hasiko da lanean. Lagun Onak mendi bazkunak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketara hautagaitza aurkeztu duten lagun guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide