Joan zen zapatu goizaldean
bertan behera gelditu zen Ehunmilak ultra trail proba, baina, hala ere, sari banaketa ekitaldia egin zuten igandean Azpeitira arteko emaitzak kontuan hartuta. Gainera, Mendiko Euskal Federazioak hala aukeratuta, Euskal Herriko ultra trail txapelketa ere Ehunmilaken barruan jokatu zen, eta Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat kirolarik jaso zituzten oroigarriak.
Hain zuzen ere, Azkoitiko Anaitasuna taldea bigarren izan zen Euskal Herriko ultra trailen txapelketako taldekako sailkapenean. Emakumeen podiumean izan zen Jone Urkizu azpeitiarra, bigarren sailkatu baitzen. Gizon beteranoetan, berriz, bigarren izan zen Joselu Albizuri azkoitiarra.
Hona hemen, Euskal Herriko ultra trail txapelketako podiumetako irudiak: