Loiola nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoaren aurkezpena eta Inaziotar ondarearen bisita gidatua, ostegunean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 16a

Herritarrek Loiolako ondareaz egindako inkestatik ateratako emaitzak aurkeztuko dituzte udaletxean, eta bisita gidatua egingo dute ondoren. Osteguneko hitzorduan parte hartu nahi duten lagunek izena eman behar dute aurrez.

Loiolako santutegiaren ataria. (Azpeitiko Udala) Deustuko Unibertsitateak gidatuta, Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoa lantzen ari da Azpeitiko Udala. Horren harira, Loiolako ondarearen inguruko inkesta bat prestatu zuen herritarren iritzia jaso asmoz. Orain, inkesta horretan jasotako emaitzen berri emango dute, eta, era berean, plan estrategikoaren inguruko xehetasunak azalduko dituzte. Aurkezpena ostegunean, hilak 19, izango da, udaletxeko pleno aretoan, 18:30ean hasita. Horren ostean, Inaziotar ondarearen inguruko bisita gidatua egingo dute, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta. Osteguneko bisita gidatuan parte hartu nahi duten lagunek Internet bidezko inkesta bete beharko dute aurrez, –honako lotura honetan egin daieteke–. Aukezpen saioan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute iongil@deusto.es helbidera. Bihar, asteartea, itxiko dute izen-ematea. Loiola helmuga turistiko gisa nazioartean ezagutarazteko plan estrategikoaren xedea da "Loiolaren eta Azpeitiaren izenari, izanari, ondareari eta balioei garrantzia ematea eta turismo jasangarriaren bidez Loiola ezagutaraztea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide