Plazan jarri du izena emateko mahaitxoa Marea Arroxak.
Zabalik dago Azpeitiko Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartzeko izen-ematea. Igandean, hilak 22, ospatuko da Umeen Eguna Azpeitian, eta Marea Arroxak bazkaria, jolasak, dantzaldia eta kalejira antolatu ditu egun horretarako. Ekintzetan parte hartu nahi duten lagunek izena eman beharko dute aurrez. Gaur eta bihar egongo da horretarako aukera, sanagustinpean. Goizez, 12:00etatik 13:30era jarriko du jai herrikoien aldeko batzordeak izen-ematea egiteko mahaia plazan. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara.
Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxan parte hartu nahi dutenek 4 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.