Eratu dute Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea, Loiolan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 11

Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak eta Goi Mailako Hezkuntzako idazkari Michael Garanzinik gaur goizean sinatu dute Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea eratzeko hitzarmena. Mundu osoko jesuiten hainbat unibertsitatetako, ikastegitako eta erakundetako ordezkariak elkartu dira Loiolako Santutegian. Jesuitek agertu dutenez, elkarteak "izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna" eskainiko die mundu osoko jesuiten unibertsitateen sareari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide