Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñatz-Antzumarri-Aratzerreka ibilbidea egingo dute. Hilaren 17ra bitartean eman daiteke izena, jubilatuen elkartearen bulegoan. Irteerak 15 euroko prezioa du.
Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak irteera berri bat prestatu du uztailaren 21erako. Oñatz-Antzumarri-Aratzerreka ibilbidea egingo dute, eta 08:30ean irtengo dira, San Martin egoitza aurretik. Elkarteko kideek hamaiketako "berezia" eskainiko dute Aratzerrekan. Itzulerarako, berriz, autobusa jarriko dute. Interesatuek hilaren 17ra bitartean eman dezakete izena, Baigeraren bulegoan, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era bitartean. Izen ematea 15 euroren truke izango da.