Bertanek zozkatutako afari bereziaz gozatu dute hainbat lagunek, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 9a

Ekainean Azpeitiko saltokietan Bertan txartelarekin erosketak egin zituzten hainbat herritar saritu zituen Bertanek, eta horiek afari bereziaz gozatu ahal izan zuten zapatuan Azoka Plazan. Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak prestatutako afaria dastatu ahal izan zuten hogei lagunek; izan ere, hamar afari bikoitz zozkatu zituen Azpeitiko mekartari elkarteak. Afalostean, berriz, Enekoraren zuzeneko emanaldia izan zen. Hona hemen bertan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide