Azpeitia Dantzan egitasmoko lehen asteburuak Azpeitiko hainbat txoko dantzan jarri ditu. Ostiralean hasi zen egitasmoa,
capoeira ikuskizunarekin, eta horren ondotik bestelako dantza batzuk izan dira protagonista. Izan ere, larunbatean Itsasi dantza taldeak eskaini zuen ikuskizuna, koreografia tradizioanalak eta modernoak uztartuz. Atzo, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako ikasleek askotariko dantzak egin zituzten Soreasu atzokian, hala nola valsa, cha cha cha, bachata, salsa, pasodoblea, flamenkoa, merengea, samba eta rumba eskaini zituzten ume, gazte zein helduek.
Datorren asteburuan jarraituko du
Azpeitia Dantzanek, Sanagustin dantzaleku bihurtuta, Sahatsa dantza taldearekin, erromeriarekin eta dantza jauziekin.
Ikusi Dantzaki eskolakoen eta Itsasi dantza taldekoen argazkiak, hemen: