Gizon azpeitiar bat hil da, Italian moto istripua izanda

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 9a

48 urteko gizon azpeitiar bat hil da, Italian moto istripua izanda. Atzo arratsaldean izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak istripuaren berri, eta erakundeak azaldu duenez, ez dakite oraindik zerk eragin zuen ezbeharra. Italiako Alpeetan izan zuen istripua azpeitiarrak, Paso Stelvio errepidean, motoarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide