Realak Azpeitiko eta Azkoitiko lau jokalari fitxatu ditu datorren denboraldirako. Hain zuzen ere, talde txuri-urdinean ariko dira Jone Larrañaga azkoitiarra eta Elene Viles, Haizea Uranga eta Mirari Uria azpeitiarrak. Realak senior nesken taldea osatu berri du, eta Erregional Mailan ariko dira lau neskak. Larrañaga Anaitasunan aritu da orain arte, eta Viles, Uranga eta Uria Lagun Onaken.