Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/JIpezqz2h9Q
Gaur, uztailak 6, San Fermin bezpera da, eta ohi bezala, Azpeitian udalekuetan dabiltzan umeek ere ospatu dute festa eguerdian, Iruñekoaren oihartzunaren pean. 12:00etan txupinazoa bota ondoren, korrika irten dira udal udaleku irekietako, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko udalekuetako umeak entzierroan, Enparan kalean behera eta Erdikalean gora, plazara iritsi eta han festarekin jarraitzeko.
Argazkiak, hemen:
[flickr_set id="72157698762499365"]