Eskuragarri daude Azpeitiko saninazioetako pilota jaialdirako sarrerak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 5a

Azpeitiko San Inazio jaietan profesionalen esku pilota partidak izango dira beste urte batez. Uztailaren 31n, San Inazio egunez, jokatuko dira partidak, 22:30ean hasita, Izarraitz pilotaleku eraberrituan. Azpeitiko Udalak eta Ilunpe Pilota Elkarteak "punta-puntako jaialdia" antolatu dute beste behin. Partida nagusian, Altuna III.a eta Albisu Olaizola II.aren eta Zabaletaren aurka arituko dira; hau da, buruz buruko bi finalistak izango dira aurrez aurre. Lehen partidan, berriz, Jon Alberdi azpeitiarrak profesionalen aurka jokatzeko aukera izango du; Erostaberekin batera, Peio Etxeberriaren eta Arangurenen aurka jokatuko du. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, eta aurten, lehen aldiz, Internet bidez erosi ahal izango dira Entradium atarian. Uztailaren 23tik 27ra bitartean, berriz, telefono bidez erreserbak egiteko aukera eskainiko da, 674-14 64 06 zenbakira deituta, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Hilaren 28an (12:00etatik 14:00etara) eta 31n (12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik aurrera), Izarraizko lehiatilan bertan erosi ahal izango dituzte sarrerak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide