Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 4a

Izena emateko, ordainketa agiria eta eskaera orria beteta aurkeztu beharko dira. Azpeitian erroldatuta daudenek 30 ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 37,50 euro.

Azpeitiko Udalak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa antolatu du uztailerako. Ikastaroak 25 ordu iraungo ditu, eta uztailaren 18tik 24ra bitartean egingo da. Interesatuek udaletxeko bigarren solairuan eman dezakete izena dagoeneko, eta izena emateko azken eguna uztailaren 13a izango da. Izena emateko, ordainketa agiria eta eskaera orria beteta aurkeztu beharko dira. Azpeitian erroldatuta daudenek 30 ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 37,50 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide