Ander Agirre, Don't Be Dummy proiektuko sari banaketan.
Joan den ostirala, ekainak 29, banatu zituzten Trafiko Zuzendaritzak sustatutako Don't Be Dummy prebentzio proiektuaren barruan antolatutako lehenengo
Zuk ez duzu ordezkorik lehiaketako sariak. Sariduden artean izan ziren Ander Agirre eta Xabat Hidalgo azpeitiarrak. Sari horien helburua gazteen artean errepideko istripuak saihestea eta gidatzerakoan segurtasun handiagoarekin ibiltzea da, eta lehiaketa horretara bi lan aurkeztu zituzten azpeitiarrek: audio bat eta bideo bat. Agirreren esanetan, "gustura" sentitzen dira saria jaso ondoren.