Oinezkoentzat bidea egokitu dute Azpeitian, igerilekua eta Loiola arteko ibai inguruan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 3a

Azpeitian, igerilekua eta Loiola artean, ibaiaren ondoan, oinezkoentzat bide bat egokitu du Azpeitiko Udalak. Ibaiaren mugimendua irudikatzen du bideak, eta hainbat eserleku jarri dituzte bertan. Hilabete batzuk badira gunea egokitu zutenetik, eta dagoeneko herritar ugari ibiltzen da inguru horretan paseoan. Ibaiari eta haren inguruko guneari "balioa" emateko egin dute egokitze lan hori, eta ez da izango Udalak inguru horretan egin duen hirigintza lan bakarra; izan ere, Sanjuandegi eta Loiola bide zaharra ere eraberrituko du erakundeak datozen asteetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide