BIDEOA: Giro polita nagusitu da Gipuzkoan Gazte Tour jaialdian, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 2a

Gaztetxoei zuzenduta, Gaztemaniak zirkuituaren barruko Gipuzkoan Gazte Tour jaialdia izan zen igandean Azpeitian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Kulturazek antolatuta. Lehenik, La Basu rap abeslariak masterclass-a eskaini zuen Gaztelekuan, eta, ondoren, musikaz gozatzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean. Ane Jurado azpeitiar abeslaria eta Brisa Fenoy konposatzaile eta abeslaria aritu ziren zuzenean, eta, amaitzeko, DJ lanak egin ziuen Iban Garcia azkoitiarrak. Horrez gain, photocall-az gozatzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek. UROLA KOSTAKO HITZAk, Uztarriak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak sortarako egindako bideoa da honakoa: https://www.youtube.com/watch?v=9xVKKaHnSyw Ikusi hemen jaialdian Alberto Belokik egindako argazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide