Jaso dituzte diplomak mendeko pertsonen zaintzarako ikastaroko azpeitiarrek

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 28a

Aurtengoan, hamazazpi lagunek bukatu dute ikastaroa, eta Estitxu Elduaien Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren eskutik jaso zuten diploma atzo.

Formazioa jaso duten pertsonak, atzo, udaletxean. (Azpeitiko Udala) Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea ikastaroa amaitu duten ikasleei diplomak banatu dizkie Azpeitiko Udalak. Aurtengoan, hamazazpi lagunek bukatu dute ikastaroa, eta Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren eskutik jaso zuten diploma atzo. Udalak adierazi duenez, Lanbideren bitartez antolatzen duen ikastaroa egiten duten hamarretik zazpi lagun inguruk "epe motzean" lana bilatzen dute, eta ikastaroa amaitu berri duten herritarrek ere, "jaso dituzte lan eskaintzak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide