Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/a7bq08J5H44
Iaz bezala, aurten ere aizkorakadaka bota dute Urrestillan San Joan arbola. Eta iaz bezala, Mikel Larrañaga aizkolaria izan zen atzo iluntzean lizarra botatzearen ardura izan zuena. San Joan bezperan plazan altxatu zuten arbola botata agurtu zituzten, beste behin, Urrestillako sanjoanak, ekitaldiz betetako azken arratsaldeaz gozatu ondoren. Udako eguraldi ederra aitzakia bikaina izan zuten umeek eta gaztetxoek ur jokoekin gozatua hartzeko. Horietako batzuk lehortzeko beta juxtu-juxtuan izan zuten, gurasoekin batera patata tortilla lehiaketan parte hartzeko. Hamabi bikotek edo taldek parte hartu zuten lehiaketan, eta Iñaki eta Xiker Aizpuru aita-semeak izan ziren irabazleak.
Lehiaketara aurkeztutako tortillekin eta tabernariek emandako pintxoekin osatutako afari-meriendaren apurrik ere ez zen gelditu ondoren zimitorioan, eta tripak ondo beteta, San Joan arbola botata eta harekin azken kalejira eginda bukatu zituzten iluntzean aurtengo sanjuanak.
Hona hemen, atzo arratsaldeko argazkien bilduma:
[flickr_set id="72157692639375150"]